La fábula de la ardilla

Larunbata, 13 Maiatza 2023 18:30


TOPIC, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak eta La Baldufa (Katalunia) konpainiak "La fábula de la ardilla" ikuskizuna eskainiko dute.


Triku handia lasai ederrean bizi da haritz handi baten itzalean, bere kumeak zainduz, bere mundu zatitxoaz gozatuz. Baina, egun batean, bake hori astinduko duen urtxintxa atsegin, bihurri eta jostalari bat iritsiko da. Bizikidetza ez da erraza izango. Ikusiko dugu trikua zakarra eta babeslea dela, eta urtxintxa, berriz, jakiteko eta partekatzeko zalea.

Alegien ezaugarri nagusietako bat izaten da ondorio moral bat dutela beti amaieran. Hortaz, zer irakasten digu urtxintxaren alegiak? Ikuskizun honekin, La Baldufa konpainiak proposamena egiten digu desberdintasunaz eta mestizajeaz pentsatu, hausnartu eta sakontzeko. Trikua eta urtxintxa oso dira desberdinak, baina milaka aukera dituzte elkarrekin ikasi eta partekatzeko. 

 

2023ko maiatzaren 13a, larunbata | 18:30
Lekua: TOPIC. Tolosa
Gomendaturiko adina: 3 urtetik aurrera
Hizkuntza: hitzik gabe
Iraupena: 50’

Kutxa Fundazioak babesturiko ekitaldia
Sarreren zozketa Kutxa Kultur-eko instragramaren bitartez

Informazio gehiago eta sarreren salmenta