Ganbara

Larunbata, 04 Otsaila 2023 18:30


TOPIC, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak eta Markeliñe (Euskal Herria) konpainiak "Ganbara" ikuskizuna eskainiko dute.


“Ganbara” gure errealitate sozial, historiko eta kulturalean oinarritutako sorkuntza orijinala da. Nortasun bilaketaren metafora den ikuskizun bat. Errespetuzko begirada bat arbasoei, mundu modernoan ere ondare familiar eta kulturala gordetzeko borondatea.

Gure protagonistarentzat, baserriak irudikatzen ditu gorde nahi ditugun sustraiak eta ondarea. Maite genituenekiko oroitzapena eta nostalgia, garai bateko bizimodua berpiztea, non lanarekiko errespetua eta mirespena uztartzen baitira tradizio eta kultura herrikoiekin. Horrek guztiak bultzatuta, zalantzan jarriko du baserria saldu behar duen ala ez, bere iragana eta oinordetza kulturala galtzeko beldurrez.

Publiko familiarrarengan oihartzuna izango duen istorio bat da, txiki zein helduen interesa pizteko moduko kontakizunekin eta hizkerarekin, eta norbanako bakoitzaren unibertso emozionalarekin konektatuko duten irakurgaiekin. Istorioa hain da orijinala, forma hain zaindua eta harrigarria, eta proposamenak halako inplikazio emozionala eskatzen dio ikusleari, ezen giro poetiko zoragarri batean murgilduko baita, umorezko zipriztinekin eta sorpresa bisualekin.

Maite genituenekiko oroitzapena; landa eta emakumea; oinordetza eta nortasun kulturala eta familiarra… balore horiek guztiak nabariak dira istorioan.

Zuzeneko musikak eta keinuak guztiz eraldatuko dute emozioak komunikatzeko erabiliko den hizkera. Antzezle bat, musikari bat eta gogoeta bat. Akaso momentu bat hartu behar dugu gelditzeko, pentsatzeko nortzuk garen, nondik gatozen eta norantz joan nahi dugun. Hauxe da momentua.

 

2023ko otsailaren 4a, larunbata | 18:30
Lekua: TOPIC. Tolosa
Gomendaturiko adina: 6 urtetik aurrera
Hizkuntza: hitzik gabe
Iraupena: 55’

Kutxa Fundazioak babesturiko ekitaldia
Sarreren zozketa Kutxa Kultur-eko instragramaren bitartez

Informazio gehiago eta sarreren salmenta