Gure patua | Euskadiko Orkestra
Schopenhauerren hitzetan, «zoriak kartak banatzen dizkigu baina guri dagokigu karta horiekin jokatzea». Beethovenen 5. Sinfonia gai nagusi ospetsu-ospetsu batekin hasten da: ate joka dugun patua, hain zuzen; alabaina, eraikin sinfoniko berdingabe bat eraiki zuen lau nota horiekin Beethovenek, iraultzailea garai horretarako. Patua eta erlijioa ere funtsezkoak dira Wagnerren Parsifal operan. Haren preludioak irekiko du, izan ere, programa hau, zeina shostakovichen Biolinerako 2. kontzertuarekin osatuko baita. Ezohiko tonalitate baten bidez (do sostenitu minorra), kontzertuak keinu bat egiten dio Mahlerren 5. Sinfoniari, zeina bi urte lehenago entzun baitzuen Shostakovichek Vienan eta hurrengo abonu-programan entzungo baitugu.
Alena Baeva biolinjole errusiarrak –Wieniawski eta Paganini lehiaketen irabazleak– eta Dinis Sousak –Erresuma Batuko Royal Northern Sinfoniako zuzendari titularrak– Euskadiko Orkestrarekin batera egingo dute debuta asmo handiko programa honekin.
R. Wagner. Parsifal. Preludioa [13']
D. Shostakovich. Biolinerako 2. kontzertua [28']
L. V. Beethoven. 5. Sinfonia [31']
Dinis Sousa, zuzendaria
Alena Baeva, biolina
2023ko otsailaren 3a, ostirala | 19:30
Lekua: Kursaal Auditoriuma. Donostia / San Sebastián
Babeslea: Kutxa Fundazioa
Sarrera-txartela behar da
Euskadiko Orkestra
Miramon Pasealekua, 124. 20014 Donostia
T- [+34] 943 013 232 ¦ www.euskadikoorkestra.eus