Alef | Kimia Kamvari

25 Azaroa 2022 10:00 – 05 Otsaila 2023 19:00


Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak Kimia Kamvari (Colonia, 1986) artistaren Alef aurkezten dute, Artea abian programako aurtengo edizioko erakusketa.


Erakusketa bi zatitan egituratzen da. Lehenengoan, hondoratze dolinetan oinarritutako argazki serie bat aurkezten da. Artista 2019an hasi zen argazkiak ateratzen Irango lautadan zehar. Serieak lurraren lehortasunak tamaina desberdineko zuloak eragiten dituen fenomeno geologiko honen 73 argazki biltzen ditu. Barrunbe horiei kamera estenopeiko batekin argazkiak ateratzea erabaki izanak areagotu egiten du dolinei begiratzeko ekintza: gertakari fotografikoa gertakari geologikoari eransten zaio.

Bigarren zatia zuhaitz baten inguruan egituratzen da, zumearen inguruan. Zuhaitz horren materialtasuna 80 kilo zume-egurreko egur-ikatzaren bidez ikus daiteke aretoan, eta haren irudikapena, berriz, hainbat marrazkitan. Horien artean bat nabarmentzen da, museoko bildumako ikatz-zirizko arkatz bakarrarekin marraztu dena.

Alef persiar, arabiar eta hebreerazko alfabetoaren lehen letra da, eta El Aleph ere Borgesen ipuin ezaguna da. Letra gisa eta elementu narratibo gisa, Alefek hasiera sinbolizatzen du, aukera amaigabeak biltzen dituen energia. Alef Azadi hitzaren lehen letra ere bada (Irango azken asteetako protestetan entzuten den Zan, Zendegi, Azadi -Emakumea, Bizitza, Askastasuna- leloaren parte da).

Kimia Kamvari artistaren erakusketarekin bere hirugarren ediziora iristen den Artea abian ekimenaren bitartez, Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak laguntza eta babesa eskaini nahi diete, beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan egonik, beren obraren aurkezpen monografiko bati heltzeko behar adinako esperientzia duten artistei. Helburu nagusia zera da, artista horiei gune instituzional batean edo museo batean lehen erakusketa indibidual bat egiteko aukera ematea, arte plastikoen eta ikusmen-arteen testuinguruan nabari den premia bati erantzun bat eman nahian, artisten erakusketetarako guneak eta aukerak abian jarriz.

 

2022ko azaroaren 25etik 2023ko otsailaren 5era
Lekua: San Telmo Museoa (Laborategia). Donostia/San Sebastián

Ordutegia: asteartetik igandera, 10:00-19:00
Sartzea doan

Alef Kimia Kamvari Gorka Estrada 1   Alef Kimia Kamvari web   Alef Kimia Kamvari Gorka Estrada 2