Promesen testura

25 Azaroa 2022 12:00 – 19 Otsaila 2023 20:00

 

Promesen testura Kutxa Kultur Artegunea ikusgai dagoen erakusketak argazkia bitarteko gisa baliatzen duten eta gure irudimena aktibatzeko anbiguotasuna sustatzen duten Asiako zortzi artisten lanera hurbitzen gaitu: Gao Bo, Sukanya Ghosh, Takahiro Mizushima, Weixin Chong, Wang Juyan, JI Zhou, Woong Soak Teng y Bohnchang Koo.

Errealitatea irudikatzeko modu desberdinak dituzte denek, sarritan beren lanen irakurgarritasuna nahita higatuz. Nola egiten dute hori? Bada, beren herrialdeko pintura tradizionalari buruzko erreferentzia lausoak eginez; beren praktika artistikoen jatorri sekularra ahopean aldarrikatuz; Mendebaldetik proiektatzen ditugun estereotipo orientalistak zalantzan jarriz; irudikapen errenazentistaren parametroak —perspektiba, narratibotasuna edo hiperrealismoa— alde batera utziz; irudikatutakoaren irakurketa konplexuak proposatuz— ikuslea irudiaren barne-geruzetan, hain esplizituak ez diren horietan, zerbait gehiago bilatzera bultzatzeko—; edo naturarekin dugun harremanari buruzko hausnarketa kritikoa eginez.

Metafora bisualak erabiltzen dituzte gure pertzepzioaren izaera guztiz subjektiboa eta memoriaren eta kontakizun historikoaren ezegonkortasuna ikusarazteko. Interpretazio posible ugariko lurraldeetara aldatzen dituzte irudien esanahiak. Azken batean, anbiguotasuna sustatzen dute, gure irudimena aktibatzeko.

 

2022ko azaroaren 25etik 2023ko otsailaren 19 arte
Lekua: Kutxa Kultur Artegunea (Tabakalera, 1. solairua). Donostia/San Sebastián
Komisarioa: Alejandro Castellote

Doako bisita gidatuak igandeetan: 17:30ean euskaraz, 18:30ean, gaztelaniaz. Aldez aurretik izena eman behar da.

Deskargatu hemen erakusketa-gida

Promesen testura La textura de las promesas EUSKARA CASTELLANO 1010x400 DINAMICO 2