El oro y la neurotecnología

Ostirala, 25 Azaroa 2022 18:30

 

Materialen Fisika Zentroak (UPV/EHU eta CSICeko zentro mistoa), Kutxa Fundazioaren lankidetzan, Qué sabemos de… zikloa aurkezten du.

Donostian. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) sustatutako dibulgazio-hitzaldi sorta berezi hau gizakiaren berezko jakin-minean oinarrituta dago, eta Zientziako eta haren dibulgazioko profesionalak ditu hizlari.


El oro y la neurotecnología

Hitzaldi honetan garunaren barrenak astinduko ditugu urrea erabiliz. Nanomaterialek neuronen erregistro elektrikoa eta estimulazioa ahalbidetu dezakete, aurrekaririk gabeko eskala eta bereizmen espazialarekin. Urrezko nanopartikulek argia kontzentratzeko eta beroa modu lokalizatuan sortzeko gaitasuna dute. Tenperatura-igoerak aldaketak eragiten ditu neuronen zelula-mintzean, eta jarduera neuronala modu kontrolatuan aldatzen du..

Hizlaria: Ane Escobar Fernández (CFM-Gipuzkoa fellow)

Ane Escobar doktorea da Kimika Aplikatuan, lizentziaduna Ingeniaritza Biomedikoan eta masterra Bioteknologia Aurreratuan. Hezurra eta nerbio periferikoa birsortzeko biomaterialen garapenean lan egin du. Gaur egun doktoratu ondoko ikertzailea da CFM-en.

 

2022ko azaroaren 25a, ostirala | 18:30
Lekua: Materiales Fisika Zentroan. Manuel de Lardizabal Pasealekua, 5). Donostia/San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania
Doakoa. Izena eman behar da webgunearen bitartez

PROGRAMA DIGITAL SAN SEBASTIAN 2022 600x480   Ane Escobar