silvia & the spyglass | Garapena inperfekziotik

23 Urria 2022 16:00 – 11 Abendua 2022 21:00

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Donostia Sustapenak Garapena inperfekziotik errealitate birtualean murgildutako artearen erakusketan elkarlanean dihardute. Silvia the spyglass proiektu bat da formatu berritzaile batean, non artea musika eta teknologiarekin batzen den.

Erakusketa Kutxa Kultur gunean ikusgai dago, silvia & the spyglass-en errealitate birtuala gozatzeko aukera eskainiz.

 

Erakusketaren benetako lanak ikusi ahal izango dira 360 gradutan, non edonor, gazteak eta ez hain gazteak, murgildu daitezkeen. Silvia Sánchezen zazpi lanek errealitate birtualaren teknikei esker bizia hartzen duten murgiltze bidaia horrek beste mundu batean murgiltzea ahalbidetzen du, emozioz, fantasiaz eta surrealismoz betetako mundu batean, hain zuzen, zeinak inperfekzioaren edertasunari, bizitzako gauza txikien garrantziari, bizi ikaskuntzei eta eraldaketari buruzko galderak piztuko dituen, bizitza bere kolore guztietan bizitzeko amestuz.

Aspalditik bitan banatu da errealitatea. Beste errealitateak, beste errealitateek, adjektiboak ditu: birtuala, areagotua, eta errealitate berri horiek sormenera ere iritsi dira.

Gazteak, teknologiari eta ikus-entzunezko formatu berritzaileei lotuta, sorkuntzara eta artera esperientzia berrien bidez sartzearen alde daude. Izan ere galeria eta museoetako erakusketa tradizionaletatik harago, errealitate murgiltzaileetan murgiltzea ahalbidetuko duten esperientzia berritzaileak bilatu nahi dira. Errealitate horietan, pinturaren bi dimentsio tradizionalek salto egiten dute eta ez dira espazio tridimentsional bihurtuko, baizik eta unibertso bisitagarriak, elkarri eragiteko.

 

Garapena inperfeziotik
2022ko urriaren 23tik abenduaren 11ra
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián

Ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 16:00-21:00 | Asteburuak eta jaiegunak: 11:00-14:00 / 16:00-21:00
Salbuespenak: 10/28, 10/29 (goizez bakarrik), 11/04, 11/05, 11/08, 11/11, 11/17, 11/18, 11/24, 11/25, 11/26

Silvia Sánchez

Duela 15 urte baino gehiago, Silviak zuzenbidearen mundua utzi eta profesionalki arteari ekitea erabaki zuen. Espainian, Portugalen, Suitzan, Mexikon eta Arabiar Emirerrietan bizi da, eta bere lana toki horietan guztietan erakusten du. Herrialde horietan guztietan, kultura horietan guztietan, lehengai gisa erabiltzen dituen giza emozioak, norberarenak zein besterenak, ikusten ditu. Behatzen du, ezagutzen du, ez du ezagutzen, ez du epaitzen.

Bere lanak emakumea du oinarri. Hauskortasunetatik indarguneetara eboluzionatzen duen emakumea. Bere lanaren figura nagusia den emakume bat, emozioak eta bizipenak islatzen dituena. Gauza txikien garrantzira bideratutako lan bat. Jendeari irribarre egitera. Sinpletasun figuratibotik sinbolismo ia surrealera egiten du jauzi. Sentimendu pertsonalen istorio ederrez betetako lana..


SILVIA THE SPYGLASS mujer buzo web