Julen

Larunbata, 26 Azaroa 2022 21:00


JULEN Leturiondo 21 urteko eibartarraren proiektu artistikoa da JULEN. Bere naturaltasuna, sinpletasuna eta eszenatokian erakusten duen elegantzia dira ahots boteretsu eta berezi hori berezi bihurtzen dutenak. Estudioko lanik argitaratu gabe, babes handia lortu du hedabideetan eta publiko orokorrean. Gainera, Olatz Salvador edo Anne Lukin bezalako ahots handientzako kontzertuak ireki ditu.

JULEN bere ahots eta konposizioetatik haratago doa, bere gaitasun multinstrumentista eta musikarako dohainak direla medio, Kerobia, IDOIA edota nazioarteko artistekin konparatu izan dute musikaria, Bon Iver kasu

Julen Kutxa Kultur Musika 2022rako hautatu dute, musikaren arloko egoitza artistikoen programarako, Kutxa Fundazioak sustatua. 

 

2022ko azaroaren 26a, larunbata | 21:00
Lekua: Kutxa Kultur. Kluba. Tabakalera (1. solairua). Donostia / San Sebastián

Sarrera aurreratua: 3 € 
(ikuskizunaren bezperako 24:00ak arte). Sarrerak erosi

Sarrera leihatilan: 5 € (Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da).
Leihatila: Tabakalerako informazio puntuan online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00

JULEN IRUDIA 2 Maitane Campos