Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak| Aitziber Otegi

01 Urria 2022 09:30 – 13:30

 

Baratze Parke Sareak Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak ikastaroa antolatu du baratzekide berrientzat.

Sareko Baratze Parkeko kide berria bazara, eta oinarrizko ikastaroan ez baduzu parte hartzeko aukerarik izan orain arte, oraintxe duzu aukera.

Lehenengo aldiz baratze bat landatu behar denean, duda anitz izaten dira. Tailer praktiko honetan baratzezaintza ekologikoaren oinarrizko ezagutzak eskuratuko ditugu, bai eta baratzean hasteko jakin beharrekoak ere. Ditugun zalantzak argitu eta beldurrik gabe gure baratza zaintzen has gaitezen!

 

2022ko urriaren 1a, larunbata | 9:30-13:30
Lekua: Kutxa Ekoguneko Baratze Parkea. Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: bilingüe
Ematen du tailerra: Aitziber Otegik

Doakoa Sareko edozein Baratze Parkeko lursail baten titularrentzat
Titularra ez den beste norbaitek ere parte hartu dezake dagokion matrikula ordainduz.
Derrigorrezkoa izena ematea aldez aurretik

Izena eman botoia

Kutxa Ekogunea

Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Kma)
20009 Donostia, Gipuzkoa

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦  ekogunea.eus

BaratzezaintzaEkologikoa