Víctor Antón Group

Osteguna, 11 Abuztua 2022 20:00


Víctor Antón. Gitarrista eta konpositorea, Musikeneko jazz gitarrako goi mailan eta master ikasketetan graduatua da. Pat Metheny, Peter Bernstein, Chris Cheek eta Jorge Rossy-ren mailako musikariekin eskolak hartu ditu eta mintegietan partaide izan da.

“Víctor Antón Group” bere jazz garaikidearen jatorrizko musika proiektuaren buru da eta bi disko grabatu ditu:”Motion” (Errabal, 2016) eta “Changing Gears” (2019), Errabal zigiluarekin argitaratuak biak. Gainera, MEI Proiektuan -musika etniko inprobisatuak- parte hartzen du eta jazzarekin eta musika sortzaileekin lotutako hainbat proiektu artistikotan laguntzen du.

Heineken Jazzaldian, Raqueros del Jazz Jaialdian (Santander), Gaztela eta Leongo Jazzaldian, Qurtuba Jazz Jaialdian, Caja Granada Zikloan, Medina del Horrez gain, irakaskuntzan aritzen da eta gitarra, entzumen-hezkuntza eta konboa irakasten ditu Madrilgo Música Creativa Goi Mailako Ikastegian.

Halaber, beste zenbait erakunderekin ere lan egiten du, inprobisazioari eta jazz-hizkuntzari buruzko tailerrak emanez.

  • Víctor Antón - gitarra eta konposizioak
  • Juan Sebastián Vázquez - pianoa
  • Javier Moreno - kontrabaxua
  • Naíma Acuña - bateria

 

2022ko abuztuaren 11a, osteguna | 20:00
Lekua: Kutxa Kultur. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián

Sarrera aldez aurretik: 3 €. Sarrerak erosi


Sarrera leihatilan: 5 €
 (Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.


KKGAUAK KF WEB 500x500   VictorAntonGropu 500x500