LABO UDA Thiago Cohen. 'Árbol-ser'

Osteguna, 25 Abuztua 2022 20:00


Arbol-ser pandemian zehar nigan sortutako hutsunetik sortutako gorputz-poetika ikerketarako proposamena da. Ikerketa denboraren azterketatik eta hirietako kaosaren erdian irauten duten zuhaitzekin dudan harremanetik abiatzen da. Zain dagoen gorputz honen aurkikuntza-errito bat da, sustraiak bilatzen dituen gorputz bat, natura suntsitzen jarraitzen dugun modua salatzen duen gorputz bat, eta nola hiriek bizkarra ematen dieten istorio eta bizitzaren jabe diren erraldoi horiei. "Ulertu horma bat da: saiatu zuhaitz izaten" Manoel de Barros. Eskerrak: Ana Brandão, Robson Mol, Casa Rosada Barris, Schrley Schram eta lan hau hartu zuten izarak.

Fitxa artistikoa: Ideia, dramaturgia, interpretazioa: Thiago Cohen | Musika: Vinicius de Souza, Thiago Cohen | Jantziak: Noemia Rezende | Argiak: Naiara Rezende | Argazkilaria eta filmazioa: João Rafael Neto | Laguntza: Drica Rocha.

 

2022ko abuztuaren 25a, osteguna
19:30 Ateak irekitzea | 20:00 Emanaldia | 20:40 Solasaldia
Lekua: Kutxa Kultur. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián

Sarrera aldez aurretik: 3 € 
(ikuskizunaren bezperako 24:00ak arte) Sarrerak erosi

Sarrera leihatilan: 5 €
(Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da).
Leihatila: Tabakalerako informazio puntuan online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.


LABOUDA Thiago Cohen 500   KKGAUAK KF WEB 500x500