Txikijazz | Sharon Clark

Ostirala, 22 Uztaila 2022 12:00


Kontzertua Kutxa Kultur-en Txikijazz-aren esparruan.

Sharon Clark. Nazioartean ospetsu tonalitate berdingabe bat bereizgarritzat duen bere ahalmen handiko ahotsagatik, bere teknika bikainagatik, bere tinbreagatik… Jazzeko abeslariak hedabide internazionalen gorespena jaso du, haien artean aipatzekoak New York Times, Washington Post eta Wall Street Journal.

Bokalista hau zuzenean entzutea esperientzia handi bat da. Izan ere, nortasun artistiko nabarmen batekin eta ahots paregabe batekin, Clark gai da Jazz bokalaren tradizio handia, Jazzaren estandarrak eta bere bertsio zoragarriak elkartzen diren lurraldeetan nahierara moldatzeko. Haietan, Washingtoneko artistak berrinterpretatu, eraldatu eta bizi berri bat ematen die, besteren artean, Shirley Hornen, Beatlesen eta Motownen abestiei.

  • Sharon Clark (ahotsa)
  • Fredrik Carlquist (saxo tenorea, klarinetea)
  • Mattias Nilsson (pianoa)
  • Ignasi Gonzales (baxua)
  • Jo Krause (bateria)

 

2022ko uztailaren 22a, ostirala | 12:00
Lekua: Kutxa Kultur. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera doan. Aforo mugatua

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.


Sharon Clark

GAUAK 2020 940x300