III 'Udako baratze ederrak' Lehiaketa

22 Ekaina 2022 00:00 – 31 Uztaila 2022 00:00

 

Baratze Parke Sarean baratzea baduzu, lehiaketa hau zuretzat da. Zure lursailean lan egiteagatik bakarrik, lehiaketa honetan parte hartu dezakezu, lehiakide gisara edota zure botoa ematen, Udako Baratze ederrenak aukeratzeko.

Erronka polita, animatuko zara?

 

Antolatzailea: Baratze Parke Sarea

Baratze Parke Sareko edozein parkeko lursail baten titular diren partikularrek edo elkarteek har dezakete parte lehiaketan.

Lehiakide bakoitzak mezu bat bidali beharko du Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera, lehiaketan parte hartu nahi duela adieraziz.

Eskaerak jasotzeko epea: 2022ko ekainaren 22tik uztailaren 31ra.

Baratze ederrenak aukeratzeko irizpideak hauek izango dira: lursailaren egoera orokorra, lursailaren banaketa eta antolaketa, kultiboen aniztasuna, landareen egoera eta lursailean pilatutako material eta elementurik ez egotea.

 

2022ko urriaren 12an ezagutuko dira Kutxa Ekogunearen webgunean hiru lehiakide irabazleak eta zozketako bi irabazleak:

  • 1.saria: 80 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia.
  • 2.saria: 60 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia.
  • 3.saria: 40 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia.
  • Zozketa-irabazleak: 40 €-ko balioa duten bertako produktuen bi saski zozkatuko dira, bozkatu dutenen artean.

 

Kontsultatu HEMEN OINARRIAK


Argazkia: Fernando (Kutxa Ekoguneko Baratze Parkeko baratzekidea, I01 lursaila), pasa den edizioko irabazle bat

II Udako Baraztze ederrenak lehiaketa fernando