Jantzigintzako goi-mailako joskintzako teknikak (ikastaro aurreratua) | Javier Martín

04 Uztaila 2022 10:00 – 08 Uztaila 2022 18:00


Modaren sektore profesionalean bikaintasuna eta ezagutza tekniko handiagoa sustatzeko xedez, Museoak Balenciaga Etxeko jantzigintzako tailerretan erabilitako metodo zehatzetan sakontzeko lehen ikastaroa aurkezten du.

Ikastaroak bost egun iraungo du, eta barne hartuko ditu josteko eta lisatzeko tekniken erakustaldiak. Parte-hartzaileek horietan gaitasun praktikoak lor ditzaten, Parisko Balenciaga Etxean egindako konjunto bati dagokion jaka bat landuko dute. Hain zuzen ere, egun Museoaren bildumakoa den 1966ko otsaileko artile urdin eta zurizko zarga gurutzatuko modeloa, eta jostunaren gaitasun tekniko zorrotzaren erakusgarri dena. Arreta berezia jarriko zaio patroia ehunaren motibora egokitzeari, laukiaren harmoniari eutsiz. Ez da jaka osoa egingo, erdia baizik, esperimentazio-esparru gisa.

Irakaslea: Javier Martín

 

Datak: 2022ko uztailaren 4tik 8ra
10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Guztira, 35 orduko jarduera.

Hizkuntza: gaztelania
Laguntzailea: Kutxa Kultur Moda
Informazio gehiago eta izen-emateak:www.cristobalbalenciagamuseoa.com

220704 Balenciaga