José Cruz Gurrutxaga 'Arranopola'

Ostirala, 19 Abuztua 2022 20:00


José Cruz Gurrutxagaren (Azkoitia, 1973) bakarrizketa; Gurrutxaga antzerki, telebista, zinema eta bikoizketan ibilbide luzea duen profesionala da.

Zer da Arranopola? Arranopola zer den?

Arranopola, arranopola da. Edo beste modu batera esanda denok ezagutzen duguna eta batzuek batzuetan erabiltzen dutena baina inork ez dakiena zer den. Neuk ere ez, Arranopola!

Gure egunerokotasunean ere badira denok ezagutzen ditugun baina zer den ez dakizkigun hainbat gauza. Ba horiek deskubritzen eta azalarazten saiatuko naiz honako honetan. Umorearen bidetik, jakina.

Horrela bada, batzuetan jabetu egin gabe ere bizi edo pairatzen ditugun egoeren mamira helduko naiz: gizarte mailakoak, lanekoak, lagunartekoak, familiakoak, bikote harremanetakoak eta abar; mamian baitago muina…eta umorea, Arranopola!

Egunerokotasun gertaerei (denok ezagutzen ditugun horiei) beste ikuspegi batetik heldu ezkero dena arinagoa delako eta geure buruaz barre egiteko aukera ere ematen delako.

 

2022ko abuztuaren 19a, ostirala | 20:00
Lekua: Kutxa Kultur. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: euskara

Sarrera aldez aurretik: 8 €. 
Sarrerak erosi


Sarrera leihatilan: 10 €
 (Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.


220819 ARRANOPOLA JOSE C GURRUTXAGA 500X500   220819 Arranopola Kartela

GAUAK 2020 940x300