Elkarrekin Kooperatiba Txikia | Kultur Aniztasunaren Eguna

Ostirala, 20 Maiatza 2022 00:00

 

Gipuzkoa Kutxa Solidarioa hirugarren sektore sozialeko erakundeekin batera dago. Horregatik, Gipuzkoako hirugarren sektore sozialeko erakundeen eskura jartzen dugu 2 edo 4 karpa jartzeko aukera, edozein eremu publikotan, gizarteak egiten duten lan sozial garrantzitsua ezagutzeko.

Datoren larunbatean, maiatzak 20an, karpa hauek Elkarrekin Kooperatiba Txikia elkarteak erabiliko ditu Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna (Maiatzak 21) ospatzeko.

Gure lurra, kulturarteko begirada erakusketaren inaugurazioa egingo da. Ekimen honen bidez, arteak komunitatea eraldatzeko duen potentziala aprobetxatu nahi da, eta Donostiako kultura-aniztasuna balioetsi, ikusarazi eta kultura desberdinetako pertsonen arteko elkarreragina sustatu.

Hainbat jatorritako argazkilariek egindako 12 argazki aurkeztu ditu (tamaina handian). Argazki horiek elkarrizketan oinarritu dira, eta kultura-aniztasunaren arloan lan egiten duten hainbat jatorritako elkartetako kideekin aurrez topo egin dute.

Elkarrizketaren gai nagusia “Nire lurra” izango da. Argazkilariak eta elkarteetako kideak inauguraziora joango dira eta beren esperientzia eta gogoetak hurbilduko diren pertsonekin partekatuko dituzte. Gainera, beren elkarteari buruzko informazioa partekatzeko aukera izango dute. Ikastetxeek ere parte hartuko dute ekimenean, eta egun horretan bertan azalduko dute kultura-aniztasunaren inguruan sortu duten arte-instalazioa.

 

2022ko maiatzaren 20an, larunbata
Lekua: Donostia / San Sebastián (Boulevard)

Laguntzailea: Gipuzkoa Kutxa Solidarioa

GipuzkoaKutxaSolidarioa karpa 1 GipuzkoaKutxaSolidarioa karpa 2

ElkarrekinKooperatibaTxikia KarpakGipuzkoaKutxaSolidarioa