Artea zuzenean | Iñigo Cerdán #zumusa

03 Maiatza 2022 10:30 – 28 Maiatza 2022 13:30


Definizioz, musa (edo musoa) artistek sentitzen duten inspirazioaren pertsonifikazioa da, euren sorkuntza bermatzen eta bultzatzen duena. Musa modelo eta erreferentea da, eta gure blokeo artistikoetatik ateratzen laguntzen digu.

Inspirazioa eskaini nahi didazu? #zumusa izateko prest al zaude? Kutxa Kultur Plazan itxarongo zaitut, non esperimentu honetan parte hartzea onartzen dutenen erretratuak margotzen ariko naizen.

 

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu. 

 

2022ko maiatzaren 3tik 28ra

Asteartetik larunbatera | 10:30 – 13:30

Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera librea

Harremana:
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
| www.inigocerdan.com | instagram

Iñigo Cerdan KutxaKultur ArteVivo

iñigo cerdan   Iñigo Cerdan KutxaKultur 2   Iñigo Cerdan KutxaKultur 3