Intza

Ostirala, 20 Maiatza 2022 21:00


Intza Unanue Arruabarrenak 1996ko neguan eman zion hasiera musikaz beteriko bizitzari, Gipuzkoako kostaldean, Orion. 14 urte zituela, musika, bere jolas gogokoenetakoa izatetik, bidelagun izatera igaro zen 2011n hasi baitzuen ibilbide profesionala Benito Lertxundiren taldearen parte bihurtu zenean.

Urte luzez paper zati ezberdinetan bere sentimendu eta bizipenetatik sortutako letrak idazten ibili da, non amaituko zuten ere jakin gabe. 2018an, ordea, paper zatiak loratzen hasi ziren melodiekin nahastu eta kantu bihurtu zituenean. Bertan sortu zen Intza. Bere errealitatetik aldentzen duen unibertso musikal paralelo bat.

Unibertso hori erakustera dator, «Ilundu aurretik» EParekin. Pop doinuen eskutik, baina oraindik soinu propioa aurkitzeko bidean. Aurkezpen kontzertuan albunean bezala, hainbat musikari izango ditu lagun; Aritz Pardina (gitarrak), Imanol Arruti (bateria eta perkusioa), Ane Bobadilla (teklatua eta pianoan), Ainara Zamakola (biolina) eta Jesús Pérez (baxua).

 

2022ko maiatzaren 20a, ostirala | 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián

Prezioa: 3 € Sarrerak erosi

Sarrera leihatilan: 5 € (Tabakalerako informazio puntuan, 1. solairua), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunetara: 10:00etatik 19:00etara
Ostiralean: 10:00etatik 20:00etara
Larunbatean: 11:00etatik 20:15etara
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara

Intza Kutxa Kultur Musika 2022rako hautatutako bakarlaria, musikaren arloko egoitza artistikoen programarako, Kutxa Fundazioak sustatua. Gure lurraldeko talde edo bakarlari berrien hazkunde eta garapen profesionala bultzatzeko sortu zen, eta 2011. urtetik ari da garatzen.