Astronauten Akademia-Mission X | 8-12 urte
Eureka! Zientzia Museoa udarako udaleku astronautikoak antolatu ditu.
Astronauten Akademian astronomiaren eta astronautikaren munduan murgilduko gara, mundu liluragarria eta aldi berean ezezaguna, zeruaren sekretuak azalduz eta unibertsoaren ezagutzara hurbilduz. Astronomiari buruzko oinarrizko kontzeptuak ikasiko ditugu, baita zerua begi hutsez ezagutzen ere, behaketaren, ikus-entzunezko materialaren, jolasen eta eskulanen bidez.
Era berean, Mission X erronkan eta espazio-agentzien lehiaketetan parte hartuko dugu.
Adina: 8-12 urte
Txandak
Astebeteko 10 txandak eskeintzen dira, 2022ko ekainaren 27an hasi eta irailaren 2 arte
Astelehenetik ostirala bitarte
Ordutegia:
9:30-13:30
8:00etan sartzeko eta 15:00ak arte jangela zerbitzua erabiltzeko aukeran
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
Informazioa eta izenemateak HEMEN
Eureka Zientzia Museoa
Mikeletegi, 43. 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 012478 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ www.eurekamuseoa.eus