Fantasiazko goi-mailako Joskintzako teknikak

09 Maiatza 2022 21:00 – 29 Maiatza 2022 00:00


Javier Martin-en Eskola magistralak Fantasiazko Goi-mailako Joskintzako tekniketara hurbiltzeko aukera emango du.

Museoak, nobedade gisa, fantasiazko goi mailako joskintzako teknikei buruzko online ikastaroaren lehen edizioa aurkezten du, zuzeneko tutoretzekin.

Egitarauaren edukiak Balenciaga etxeko fantasiazko-tailerren metodo espezifikoetarako hurbilketa proposatzen du, eta, zehatz-mehatz, jorratuko da nola egiten den alboan eta ezker sorbaldan zabalik dagoen eta zetazko tafetazko oinarria duen parpailazko gorputza.

Prestakuntza-ekimena 7 modulutan antolatu da, eta oinarri izango ditu, batetik, ikus-entzunezko edukiak, egin beharreko ariketak azaltzeko eta nola egin ikasteko berariaz sortuak, eta, bestetik, online tutoretza-saioak, modulukakoak, irakasleak parte hartzaileen zalantza eta galderei erantzuteko.

 

Datak: Maiatzaren 9tik 29ra (guztira: 25 ordu)

Parte-hartzaileak: Interesdunek joskintzako tekniken ezagutza eduki eta egiaztatu behar dute, eta gai izan behar dute jantzi bat mozteko, albaintzeko eta josteko. Deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza ez den arren, ibilbide honen hastapen-mailako ikastaroa bete izana baietsiko da.
Irakaslea: Javier Martín
Laguntzailea: Kutxa Kultur Moda
Informazio gehiago:www.cristobalbalenciagamuseoa.com

BalenciagaJavierMartin AltaCostura1200