Omako basoa

27 Apirila 2022 00:00 – 12 Ekaina 2022 00:00


"1982 urtean Agustin Ibarrola 500 pinu-enborren azalean pintatzen hasi zen, Oman, Kortezubin.

Basora bidean oraindik ikus daitezke artistarengan eragina izan duten ezaugarri geografikoak, pintatze lan horri ekindakoan: Basondo eta Oma bailarak, artadiak isilean gordetzen dituen kobazuloak, tartean Santimamiñekoa, Bizkaiko pintura paleolitikorik garrarrantzitsuenak babesten dituena: Nabarnizeko erromatarren aurreko kastroa, eta Gernikako hiria eta arbola.

Urdaibaiko Erreserbaren bihotzean kokatua, Baso Margotuak, Naturarekin bat eginda egoteagatik, Artearen mundo mailan bere tokia irabazia du eta ezinbesteko erreferentzia bilakatu da.

Behin baino gehiagotan moztu badute ere, ETAren lagun izan diren talde erradikalen ekintzek erasotua eta jipoitua izan bada ere, Omako Basoa esperientzia artistiko aparta da, espazioari eta Arteari buruz, abangoardia eta naturari buruz, kreazioa eta erabilera publikoari buruz etengabeko elkarrizketan ari baita.

Espazio horretan, gainera, basoak beti eskutazen duen magiak era askotako begiradak baimentzen ditu, egindakoa bere horretan ikusia izan dadin. Izan ere zenbat lagun eta artearekiko sentikortasun, hainbat begirada baitago.

Ibarrola berak dioen bezela: Saiatu izan naiz kultura garaikidearen eta nire herriaren kultura antzinakoaren arteko harremana estutzen, nire herrian baitan bilatzen baititut oraindik sustraiak.

Mario Onaindia Fundazioa

 

Argazki erakusketa
Laguntzailea: Mario Onaindia Fundazioa

2022ko apirilaren 27tik ekainaren 12ra
Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua Tabakalera). Donostia / San Sebastián
Tabakalerako ordutegia
Sarrea doan

Oma eta ola | irakurketa poetikoa
Apirilaren 30ean, larunbata, 19:00etan

El Bosque de Oma 4   El Bosque de Oma 3