Unai San Martín. 'Nostos'
Unai San Martín (Eibar, 1964) artistaren erakusketa Kutxa Kultur Artegunean.
Gure garaiotan, irudien eta soinuen erritmo frenetikoak leku gutxi uzten digu inguruneari begira gozatzeko; Unaik, aldiz, 105 heliograbatuen bitartez, naturara itzultzeko modua eskaintzen digu, gure jatorrizko etxera itzultzeko –nostos, grezieraz–, adi eta hausnarkor; hautematea mantsotzeko era bat da.
- Datak: 2022ko martxoaren 4tik ekainaren 19ra
- Ordutegia: asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00
- Komisarioa: María Millán
- Jarduera paraleloak: doako bisita gidatuak(igandeetan), mahai-ingurua eta hitzaldia
- Sarrera librea
- Prentsa-oharra
Kutxa Kultur Artegunea
Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251937 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ kutxakulturartegunea.eus