Dronen tailerra (8-13 urte)

29 Urtarrila 2022 10:30 – 19 Otsaila 2022 13:30


Doplay-eko profesionalek ematen dute ikastaro teknologikoa; helburua haur eta gazteen zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatzea da. 

1. eta 2. eguna – DJi Tello dronaren programazioa.
Banakako eta taldeko misioak programazio bidez gainditzea planteatzen dugu. Adimen artifizialeko tresnak erabiliz, zailtasun handiko erronkak planteatzen ditugu. Programazio-lengoaia Scratch 3.0 izango da.

3. eta 4. eguna – DJI Robomaster TT dronaren programazioa.

Plaka berri bat integratuko dugu eta horrekin matrize bat bezalako osagarriak konektatu ahal izango ditugu. Matrizea 8 × 8 led-ek osatzen dute, eta dronearekin batera programatu ahal izango ditugu. Adibidez, donen koreografiak airean sortzeko aukera izango dugu (Ehunka drone airean sinkroniztauak «dantzan»). Edozein sentsore mota jarriko dugu dezakegu, Programazio egokiaren bidez mota guztietako ekintzak eta mundu errealean aplika daitezkeen utilitateak eta funtzionalitateak lortuko ditugu.

Besteak beste, honako kontzeptu hauek ikasiko ditugu: diseinua (interfazea, solidoak, ezaugarriak, modelatzea, offset eta estrusioa, simetriak), “canvas”-ekin diseinua (kalibrazioa, spline, revolve, shell, gorputzak elkartzea), itxurak eta errenderizatuak.

 

Data: 2022ko urtarrilaren 29a, eta otsailaren 5a, 12a eta 19a (larunbatak) | 10:30-13:30
Adina: 8-13 urte


Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Informazio gehiago eta izenemateak

Eureka! Zientzia Museoa

Mikeletegi Pasealekua, 45. 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 012478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  ¦  www.eurekamuseoa.eus


dron1   dron2   dron3