Iker Martinez & Zaldi herrenak

Ostirala, 25 Otsaila 2022 21:00


Iker Martinez de Zuazo (Latzen, Potemkin, Amonal, Lenao) musikari oñatiarrak gidatzen du “Iker Martinez eta Zaldi herrenak” proiektua.

Ikerrek 2017an kaleratu zuen bere bakarkako lehen diskoa, 2019an iritsi zen bigarrena eta 2021eko irailean iritsi zen hirugarrena: “Hegaldiak”.

Bigarren diskoaren aurkezpen bira egiteko, Ikerrek Zaldi herrenak taldearen laguntza izan zuen. Esperientzia pozgarria eta musikalki aberasgarria zela ikusita, disko berria talde formatuan eta guztiek batera grabatu dute eta, aurkezpen kontzertuetan ere, jadanik finkaturik dagoen formazio horretan arituko dira.

 

2022ko otsailaren 25a, ostirala | 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián

Prezioa: 3 €. Sarrerak erosi

Sarrera leihatilan: 5 € (Tabakalerako informazio puntuan, 1. solairua), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunetara: 10:00etatik 19:00etara
Ostiralean: 10:00etatik 20:00etara
Larunbatean: 11:00etatik 20:15etara
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara

iker martinez