Deñe

Larunbata, 26 Otsaila 2022 21:00


Deñe 18 urteko kantautore azpeitiarra da, eta 14 urterekin hasi zen bere abestiak interpretatzen piano edo gitarrarekin. 

Piano-ikasketak 8 urterekin hasi zituen eta, handik gutxira, gitarra- eta ahots-ikasketak. Lehen abestia 14 urte zituela idatzi zuen, eta bere abestietan gure inguruko eta gure egunerokotasuneko arazo eta egoerak jorratzen jarraitzen du. Bere ama-hizkuntza euskara da, eta hizkuntza horretan konposatzen du. 29. maketa-lehiaketan parte hartu zuen, eta finaleraino iritsi zen.

Deñe Kutxa Kultur Musika 2022rako hautatu dute, musikaren arloko egoitza artistikoen programarako, Kutxa Fundazioak sustatua. Kutxa Kultur Musika programa gure lurraldeko talde edo bakarlari berrien hazkunde eta garapen profesionala bultzatzeko sortu zen.

 

2022ko otsailaren 26a, larunbata | 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián

Prezioa: 3 €Sarrerak erosi

Sarrera leihatilan: 5 € (Tabakalerako informazio puntuan, 1. solairua), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunetara: 10:00etatik 19:00etara
Ostiralean: 10:00etatik 20:00etara
Larunbatean: 11:00etatik 20:15etara
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara

DEÑE fotoSantiagoFarizano