Latitud 43

Ostirala, 04 Otsaila 2022 21:00


Latitud 43 taldearen izenak Donostiako kokapen geografikoari egiten dio erreferentzia. Bertan, Ruben Martin (bateria), Xabi Mendiluze (gitarra eta koruak), Ivan Oteiza (gitarra eta koruak), Alex Haro (saxo tenorra eta sopranoa) eta Pedro Abalos (gitarra, baxua eta ahots nagusia) taldekideek bizi eta garatzen dute beren pasio handia. Guztiek ematen diete bizitza haiek sortutako rock abestiei, gaztelaniazko doinu eta letra dituztenak denak ere.

Latitud 43 taldeak ez du inor axolagabe uzten. Bere konposizioak benetan originalak eta zainduak dira, eta estilo propioa dute. Kantuak harrigarriak dira duten kalitate eta moldaketengatik, taldeko abeslariak duen indarragatik eta taldeak bere zuzenekoetan ateratzen duen energia indartsuagatik.

 

2022ko otsailaren 4a, ostirala | 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián

Prezioa: 3 €. Sarrerak erosi. (Derrigorrezkoa da Covid Ziurtagiria erakustea)

Sarrera leihatilan: 5 € (Tabakalerako informazio puntuan, 1. solairua), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunetara: 10:00etatik 19:00etara
Ostiralean: 10:00etatik 20:00etara
Larunbatean: 11:00etatik 20:15etara
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara

latitud43