Abereen artean | bertan behera
Animalien artean esperientzia eder bat bizi nahi? Etxekoekin, lagunartean, taldean, bikotearekin, zu zeu bakarrik,… Animaliekin hartu-emanak onura ugari ekartzen dizkigula frogatua dago. Zatoz aske bizi diren animalien artera!
Animaliak oso ondo ezagutzen dituen gidari baten eskutik, ibilbide bat egingo dugu, naturarekin kontaktuan, aske bizi diren animaliak topatuz (antzarak, ahateak, oiloak, untxiak, akuriak, ardiak eta katuak), eta haiei buruz ikasten, bitxikeriak entzuten, haien artean gozatzen.
Jaitsi ahotsa, hartu arnasa, jokatu begirunez, eta goza dezagun elkarrekin.
2022ko urtarrilaren 15a eta 16a, larunbata eta igandea
Ordutegia: 11:30-12:45
Lekua: Kutxa Ekogunea
Familian, lagunartean, taldean nahiz bakarka gozatzeko saioak
Hizkuntza: elebitan