HiruKote

Asteartea, 01 Martxoa 2022 19:00


Arnaud Labastie (organoa), Éric Lecordier (gitarra), Txomin Duhalde (bateria).
 

Txomin Duhalde, esperientzia ugari bizi izan dituen musikaria, Jazzaren munduan murgildu nahi izan zen, eta horretarako, Arnaud Labastieri laguntza eskatu zion; Éric Lecordierrek haiekin bat egin zuen, eta hala sortu zen, 2015ean, HiruKote. Beraien errepertorioa swingaren inguruan eraikitzen da, estilo horretatik berrinterpretatzen dituzte hala Jazzaren estandarrak nola euskal abesti zein musika tradizionala.

Talde honek 57 Jazzaldian jardungo duten tokiko taldeak hautatze-prozesuan parte hartzen du.

 

2022ko martxoaren 1a, asteartea | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián

Prezioa: 3 € Sarrerak erosi

Sarrera leihatilan: 5 € (Tabakalerako informazio puntuan, 1. solairua), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunetara: 10:00etatik 19:00etara
Ostiralean: 10:00etatik 20:00etara
Larunbatean: 11:00etatik 20:15etara
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara

HiruKote Web 900x500