Eva Alcaide Quintet

Osteguna, 24 Otsaila 2022 19:00


Eva Alcaide (gitarra), Irati Bilbao (ahotsa), Andrés Navascuez (pianoa), Carlos Montull (baxua), Aitor Bravo (bateria).


Talde honetako bost kideek Musikenen Jazz ikasketak egiten zituztenean ezagutu zuten elkar. Luze gabe argitaratuko duten lehendabiziko haien lanaz, Dive Into The Sea, hurbileko Jazz freskoa aurkeztuko dute, itsasoaren mundua inspirazio-iturri hartzen duten abestiekin. Musika tresnen eta ahotsaren arteko oreka zaintzen duen musika lana izango da. Taldearen eraginen artean aipagarri: Pat Metheny, Moisés P. Sánchez eta Ben Monder, baita beste estilo batzuetako musikariak ere, adibidez, Mark Knopfler.

Talde honek 57 Jazzaldian jardungo duten tokiko taldeak hautatze-prozesuan parte hartzen du.

 

2022ko otsailaren 24a, osteguna | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián

Prezioa: 3 € Sarrerak erosi

Sarrera leihatilan: 5 € (Tabakalerako informazio puntuan, 1. solairua), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunetara: 10:00etatik 19:00etara
Ostiralean: 10:00etatik 20:00etara
Larunbatean: 11:00etatik 20:15etara
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara

Foto Eva Alcaide Web 900x500