Julen

Larunbata, 22 Urtarrila 2022 21:00


Julen Leturiondo 20 urteko gazte eibartarraren proiektu pertsonala. Abesbatzetan parte hartzeaz gain, musika-taldetan ere parte hartu du eta hainbat musika-tresnari buruzko ikasketak egiteko aukera izan du. Baina oraingoan, Julenek bere proposamen artistikoa bere kasa aurkezten digu, bere musika ezagutzera emateaz gain, beste hainbat diziplina artistikoren (diseinu, argazkigintza, bideogintza eta abarren) arteko lotunea izateko helburuarekin.

Julen Kutxa Kultur Musika 2022rako hautatu dute, musikaren arloko egoitza artistikoen programarako, Kutxa Fundazioak sustatua. Kutxa Kultur Musika programa gure lurraldeko talde edo bakarlari berrien hazkunde eta garapen profesionala bultzatzeko sortu zen.

 

2022ko urtarrilaren 22a, larunbata | 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián

Prezioa: 3 €. Sarrerak erosi (Derrigorrezkoa da covid ziurtagiria)

Sarrera leihatilan: 5 € (Tabakalerako informazio puntuan, 1. solairua), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunetara: 10:00etatik 19:00etara
Ostiralean: 10:00etatik 20:00etara
Larunbatean: 11:00etatik 20:15etara
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara

Julen Mutriku 0164