Baudelaire eta hiltzaileen kluba

Asteartea, 08 Otsaila 2022 19:00

 

Catalina de Erauso Arte Elkarteak antolatutako hitzaldia, Kutxa Kultur Gelen laguntzarekin.

Gorrotoa zion aurrerabideari, demokraziari, baita bere irakurleari ere (“irakurle hipokrita”). Gaur egun, modernitate ororen profetatzat gurtzen da. Dandi dekadentea, gogaitasun eta jenialtasunez horditua, haren Bidaiarako Gonbidapenak kalamuaren lehen tenplu europarra izan zuen ontziratze-gune.

Pleiaderako hautagaiak –adibidez, Honoré de Balzac, Alexandre Dumas, Victor Hugo, Théophile Gautier edo Gustave Flaubert– lagun zituela, Baudelaireren Mozkor zaitezte delakoa hilezkortasuna agintzen zuen space cake batekin hasi zen. Erik Satieren Gymnopédiesen konpasean, psikotropikoen dosi handiak hartzen zituzten pastel itxuran, haien musa hilgarriek –venus zuri eta beltzek– lorategi debekatu hartan benetako Gaitzaren Loreak zirenek, zerbitzatzen zizkietenak.

Haren bigarren mendeurrenean, Hashischin-en Klub txundigarri hark, non biltzen baitziren kontzientzia-egoera aldatuak esperimentatzeko, haren infernu pertsonal eta paradisu artifizialen distira gordetzen du.

Hizlaria: Álvaro Bermejo

 

2022ko otsailaren 8a, asteartea | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián
Adina: + 18 urte
Hizkuntza: gaztelaniaz

Sartzea dohainik. Beharrezkoa sarrera erreserbatzea. Sarrera erreserbatu HEMEN
Aforo mugatua. Ezarritako segurtasun arauak bete beharko dira.

Aulas2021 22 3x1