Abereen artean

06 Azaroa 2021 11:30 – 28 Azaroa 2021 12:45


Animalien artean esperientzia eder bat bizi nahi? Etxekoekin, lagunartean, taldean, bikotearekin, zu zeu bakarrik,… Animaliekin hartu-emanak onura ugari ekartzen dizkigula frogatua dago. Zatoz aske bizi diren animalien artera!

Animaliak oso ondo ezagutzen dituen gidari baten eskutik, ibilbide bat egingo dugu, naturarekin kontaktuan, aske bizi diren animaliak topatuz (antzarak, ahateak, oiloak, untxiak, akuriak, ardiak eta katuak), eta haiei buruz ikasten, bitxikeriak entzuten, haien artean gozatzen.

Jaitsi ahotsa, hartu arnasa, jokatu begirunez, eta goza dezagun elkarrekin.

 

2021eko azaroaren asteburuetan | 11:30-12:45
Lekua: Kutxa Ekogunea

Familian, lagunartean, taldean nahiz bakarka gozatzeko saioak
Prezioa: 7 €/pertsona
Hizkuntza: elebitan

Izena eman botoia 


2021Abereak bisitak