Abereen artean, goazen lotara!

01 Urria 2021 17:30 – 31 Urria 2021 18:45


Animalien artean esperientzia eder bat bizi nahi? Etxekoekin, lagunartean, taldean, bikotearekin, zu zeu bakarrik,… Animaliekin hartu-emanak onura ugari ekartzen dizkigula frogatua dago. Zatoz aske bizi diren animalien artera!

Egunero-egunero, gaua hurbiltzen denean, antzarak eta oiloak euren etxoletan sartzen ditugu gaua arriskurik gabe igaro dezaten, beste batzuei afaria ematen diegu, eta guztiak ondo daudela ziurtatzen dugu. Animalien zaintzailearekin batera lan hauek egiteko aukera ematen dizu jarduera honek.

 

2021eko urria, astelehenetik ostiralera | 17:30-18:45
Lekua: Kutxa Ekogunea

Familian, lagunartean, taldean nahiz bakarka gozatzeko saioak
Prezioa: 40 €/taldeko (4 pertsona)
Hizkuntza: aukeran (euskaraz nahiz gazteleraz)

Izena eman botoia 


Lumadunak eta karraskariak 12