Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien Banaketa ekitaldia

Ostirala, 26 Azaroa 2021 19:30


Tradizioari jarraiki, 44 edizioren ondoren, Irun Kutxa Literatura Sarien egoitza izango da berriro. Sari horiek gaztelaniaz zein euskaraz idatzitako Poesia eta Eleberri modalitateko lan original eta argitaragabeei ematen zaizkie.

Nazioartean oihartzuna eta aurrekaririk gabeko parte-hartze historiko baten ostean, azaroaren 26an ospatuko den Gala musikaren, dantzaren, interpretazioaren eta literaturaren arteko elkarrizketa bihurtuko da. Diziplina horietako tokiko talentuak izango ditugu oholtzan.

Aurten, gainera, mende erdia bete da sariak ematen hasi zirenetik. Hori dela eta, Gala oso berezia izango da.

 

2021eko azaroaren 26a, ostirala | 19:30
Lekua: Amaia Kultur Zentroa. Irun

Sarrera gonbidapenarekin
Gonbidapenak eskuratzeko sartu HEMEN (gehienez lau pertsonako)

Hauek dira irabazleak eta beraien lanak:

<< David Monthiel (Cádiz) | izenburua: Historia provincial de la infamia, gaztelaniazko eleberrian.
     Epaimahaia: Fernando Marías Amondo | Luisa Etxenike Urbistondo | Manuel Vilas | Patricia Esteban Erlés | Jon Bilbao Lopategui.

<< Pablo Luque Pinilla (Majadahonda) | izenburua: Greenwich, gaztelaniazko olerkian.
     Epaimahaia: Manuel Rico Rego | Antonio Colinas Lobato | Raquel Lanseros.

<< Alaine Agirre Garmendia (Astigarraga) | izenburua: Karena, euskarazko eleberrian.
     Epaimahaia: Felipe Juaristi Galdós | Jon Martín Etxebeste | Joxe Mari Iturralde Uría | Arantza Urretavizcaya Bejarano | Jon Kortazar Uriarte.

<< Leire Vargas Nieto (Durango) | izenburua:  Dena ametsa den irudipena, euskarazko olerkian.
     Epaimahaia: Lourdes Otaegi Imaz | Iñaki Aldekoa Beitia | Itxaro Borda Charritton.

 

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien 44. ediziora 1.675 lan aurkeztu dira guztira: gaztelaniazko eleberria: 971 lan; gaztelaniazko olerkia: 643 lan; euskarazko eleberria: 25 lan; euskarazko olerkia: 36 lan.

Lehiaketa honetako sariak 25.000 euro eta garaikurra dira eleberri modalitateko irabazleentzat, eta 15.000 euro eta garaikurra olerki modalitateko irabazleentzat.


CiudadIrun trofeo620x300

Irun Sariak