Amaia Oihaneder «Lianak»

02 Urria 2021 00:00 – 31 Urria 2021 00:00


"Haurtzarotik zeramikaz maitemindua eta bizitza osoa hari eskainia. Duela hamabi urte basoz inguratutako herri batean bizitzen hasi nintzen, Inotzun.

Nire txakurrekin zuhaitz artean egindako ibilaldi luzeek landaretza maitarazi didate, eta batez ere dena elkarlotuz zoro-zoro zintzilikatzen diren lianak.

Eragin horrek eta haurtzaroan sokekin lan egitearen oroitzapenak ere modu naturalean eraman naute makramera.

Lianak proiektu berri honetan nire bi maitasun sortzaileak, zeramika (gres eta portzelanazko piezen bidez) eta makramea, lotzen saiatu naiz."

Amaia Oihaneder

Buztingilearen amets kosmikoan, buztin-meategia azpil edo oraska erraldoi bat da, non buztinak jatorrizko ernamuinarekin konbinatu eta nahasten diren... G. Bachelard

 

2021eko urriaren 2tik 31ra
Astelehenetan eta astearteetan: 10:00>14:30
Larunbatetan eta igandeetan: 16:00>20:00

Lekua: Kutxa Kultur
(Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera librea

Harremana:

@amaia23baobab | Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.


Amaia Oihaneder   Amaia Oihaneder