Naturan Hezi, orbel garaian

06 Abendua 2021 00:00 – 16 Urtarrila 2022 00:00


Udazkenean sartzear gauden honetan, gutxi dira orbela osatzen duten zuhaitz galkorren hostoak bereizteko gai direnak. Maialen Lujanbiok esan zuen bezala, “txori guztiak txori, arbola guztiak arbola eta zomorro guztiak zomorro diren garaiotan” bizi gara.

Pandemiak eraginda eta bestela ere, eskolak naturara zabaltzeak dituen abantailez ohartuta, asko dira Euskal Herriko txoko desberdinetan udazkenari ateak zabaldu dizkioten ikastetxeak baina askotan, natura ezezagunagoa zaigulako, nola jokatu ez dakigulako edo haurrak honelako ingurune batean jolasteak beldurrak eragiten dizkigulako, zalantzak sortzen zaizkigu.

Ikastaro honen helburua, beraz, zalantza horiei erantzutea da. Alde batetik, naturaren ezagutzan sakonduz eta bestetik, naturan garatzen den jolasa ulertuz, horretarako zenbait gako emango ditugularik.

 

2021eko abenduaren 6tik urtarrilaren 16ra

Online ikastaroa izango da hau, natura pantailaren beste aldera eramaten ahaleginduko gara baina gehiago sakontzeko, saio presentzialak ere izango ditugu lehen bi larunbatetan zehar.
Saio gehienak, Moodle plataformaren bidez jarraitu ahal izango dira, nork bere erritmora eta zuzeneko online saioak ere izango ditugu Zoom plataformaren bidez.

... irakurtzen jarraitu


210913 curso UIK