Abereen artean

18 Iraila 2021 11:30 – 19 Iraila 2021 12:45


Animalien artean esperientzia eder bat bizi nahi? Etxekoekin, lagunartean, taldean, bikotearekin, zu zeu bakarrik,… Animaliekin hartu-emanak onura ugari ekartzen dizkigula frogatua dago. Zatoz aske bizi diren animalien artera!

Animaliak oso ondo ezagutzen dituen gidari baten eskutik, ibilbide bat egingo dugu, naturarekin kontaktuan, aske bizi diren animaliak topatuz (antzarak, ahateak, oiloak, untxiak, akuriak, ardiak eta katuak), eta haiei buruz ikasten, bitxikeriak entzuten, haien artean gozatzen.

Jaitsi ahotsa, hartu arnasa, jokatu begirunez, eta goza dezagun elkarrekin.

 

2021eko irailaren 18a eta 19a, larunbata eta igandea | 11:30-12:45
Lekua: Kutxa Ekogunea

Familian, lagunartean, taldean nahiz bakarka gozatzeko saioak
Prezioa: 7 €/pertsona
Hizkuntza: elebitan
Partaide minimoa: ez dago | Maximoa: 20 pertsona

Izena eman botoia 


2021Abereak bisitak