Bihotz Berdeak

03 Urria 2021 00:00 – 29 Maiatza 2022 00:00


Bihotz Berdeak Kutxa Ekoguneak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak sustatutako programa da, Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin. 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta xedea Gipuzkoan naturzale gazteen mugimendua sortzea da, naturaz jakin, gozatu eta arduratuko diren naturzaleak.

Bi urteko iraupena duen programa da, eta bukatzean, laguntza eta babesa eskainiko zaie partehartzaileei etorkizun laburrean berauen zaletasun pertsonalak bideratzeko. Bi urte horietarako, naturako jarduerez betetako egitaraua proposatzen da, hainbat diziplinatako adituekin batera jorratzeko, hala nola mikologia, botanika, herpetologia, ornitologia, orientazioa edo espeleologia. Zeharka, krisi klimatikoa, ekologismoa, naturguneen kudeaketa eta gure gazteek proposatzen dituzten beste gai batzuk txertatuko dira.

Hilean behin, zientzialari eta taldeko gidariekin batera, naturan murgilduko gara, naturaren parte sentitzeko.

Egitaraua

  • 2021ko urriaren 3an. ORIENTAZIOA: naturan orientatzen eta bizi irauten
    Kimetz GALARRAGA, orientazio gidalaria
    Tokia: Miramongo basoa, Donostia

  • 2021eko urriaren 31n. MIKOLOGIA: onddoak, ezkutuan bizi diren izaki birziklatzaileak.
    Unai FERNANDES, mikologoa
    Tokia: Artikutzako Parke Naturala, Donostia

  • 2021eko azaroaren 28an. ETNOGRAFIA: denboran bidaiatzen
    Maite ERRARTE ZURUTUZA, etnografoa
    Tokia: Aranzadiko Etnografia laborategia, Donostia

  • 2021eko abenduaren 19an. HIBERNAZIOA: Hotzari eta argi ezari aurre egiten.
    Maialen SISTIAGA POVEDA eta Jon Ander GALARRAGA ZUBELDIA, biologoak
    Tokia: on line saioa

  • 2022ko urtarrilaren 30ean. ESPELEO-PALEONTOLOGIA: naturaren errai ilunetan
    Jesus TAPIA SAGARNA eta Iñaki ALONSO RAJADO, espeleologoak
    Tokia: Basagain Kobazuloa, Anoeta

  • 2022ko otsailaren 27an. ORNITOLOGIA: Plaiaundiko hezeguneetan barrena
    Kakun ORBEGOZO REZOLA eta Mikel ETXANIZ AGUINAGALDE, biologoak
    Tokia: Plaiaundi Parke Ekologikoa, Irun

  • 2022ko martxoaren 20an. MAREARTEKO PLATAFORMAK: Itsasoaren ur-tapakiaren azpiko mundua ikertzen
    Gonzalo TORRE OLEAGA, biologoa
    Tokia: Euskal Kostaldeko Geoparkea, Zumaia

  • 2022ko apirilaren 24ean. HERPETOLOGIA: harripetan eta putzuetan
    Ion GARIN BARRIO, herpetologoa
    Tokia: Kutxa Ekogunea, Donostia

  • 2022ko maiatzaren 29an. AGURRA: ikasitakoaren laburpena
    Kutxa Ekoguneko lan-taldea
    Tokia: Artikutza Parke Naturala, Donostia

Bihotz Berdeak