Hitzak Zaindari

06 Uztaila 2021 00:00 – 02 Iraila 2021 00:00

 

Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindari kanpaina jarri dute martxan EIZIEk, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.

Gipuzkoan egingo da, eta «zaintza» du ardatz. Euskal literaturako bost adituk euskal letretako 20 testu aukeratu dituzte kanpaina honetarako, zaintzaren hainbat ertz erakutsi nahian, hitzak zaindariak ere badirelako. Orain inoiz baino gehiago bidea elkar zaintzea delako aukeratu dute «zaintza» gaia euskal liburugintzaren katean diharduten lau elkarteek, beren baliabideak baturik literaturaren zaintza goraipatzeko.

Aldi berean, xede dute euskal liburuaren kontsumoan eta prestigioan ere eragitea. Gainera, euskal liburugintzak behar duen presentzia areagotu nahi dute beren lana ezagutzera ematearekin batera.

 

Hitzak Zaindari | erakusketa
2021eko uztailaren 6tik irailaren 2ra
Lekua: Kutxa Kultur Terraza (4. solairua, Tabakalera). Donostia/San Sebastián
Sartzea librea

KutxaKultur Hitzak Zaindari 6

KutxaKultur Hitzak Zaindari 10