Taldeentzako udako eskaintza

01 Uztaila 2021 00:00 – 31 Abuztua 2021 00:00


Kutxa Ekogunean eskaintza zabala dugu aisialdi taldeentzat, familientzat, enpresentzat.

Zatoz eta ondo pasa zure jendearekin, garatu ideia berriak, talde-kohesioa eta harremana landu, ikasi zerbait berria...

Jarri gurekin harremanetan eta zure behar eta nahietara oinarritutako eskaintza diseinatuko dugu.

Kutxa Ekoguneak hainbat espazio eta gune ditu ekintzak eta dinamikak garatzeko, bai kanpoan zein barru aldean.

Egitaraua

  • Abereen artean
    Animaliekin hartu-emanak onura ugari ekartzen dituela frogatua dago. Animaliak oso ondo ezagutzen dituen gidari baten eskutik, ibilbide bat egingo dugu, naturarekin kontaktuan, animaliak topatuz (antzarak, ahateak, oiloak, untxiak, akuriak, ardiak eta katuak). Gizakiarekin harreman estuan hezitutako animalien eskutik, zer ikusi, ikasi eta sentitu ugari izango dugu.
    Jaitsi ahotsa, hartu arnasa, jokatu begirunez, eta goza dezagun elkarrekin.

  • Baratzea ez da karratua ezta berdea 
    Baratzea bat berdea eta karratua dela uste baduzu oker zaude. Baratzea forma ugari eduki ditzake: borobila, espirala… baratzea nahi duzun formakoa eta koloretakoa izan daiteke!
    Dinamika honekin, baratzea borobil eta espiral bat egiten ikasiko dugu 
    harriak eta lurra erabiliz, beraien bihurgune eta altuera ezberdinetan zehar galduko gara eta mila kolorez apainduko dugu.

  • Hazi bonbak
    Tailer honetan hazi-bolak zer diren jakingo duzu, eta horiek egiten ikasiko duzu. Hazi-bonbak edo Nendo Dango (buztin-bolak japonieraz) antzinako labore-mota antza-modu bat dira, lurra haziak dituzten buztin-bolekin ereitean datzana, lurra luberritu beharrik gabe. Masanobu Fukuoka izeneko biologo, nekazari eta filosofo japoniar batek sortu zuen kontzeptua. Hazi meliferoak ereingo ditugu, udaberrian ernaldu eta loratzen direnean, erleek elikatzeko aparteko lekua izan dezaten.
    Udaran loreak bonbardatu nahi dituzu?

  • Yoga naturan 
    Proposamen hau talde esperientzia bat da naturan jardutean prozesua modu organikoan: bakoitzaren erritmoa errespetatzen du taldeko kide guztien arteko loturak hurbiltzen eta indartzen dituen bitartean. Ez da beharrezkoa aldez aurretik yoga praktikatu izana.

Kontsultatu HEMEN 2021eko uztaila eta abuztuko egitarau osoa

 

info +:
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.


Kutxa Ekogunea

Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Km-a). 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 55 20 20  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.   ¦   www.ekogunea.eus


2021KutxaEkogunea TaldeentzakoEskaintza Yoga   2021KutxaEkogunea TaldeentzakoEskaintza Haziak2

2021KutxaEkogunea TaldeentzakoEskaintza AbereenArtean