Dantza masterclassa Lohitzune-rekin 'Lohi' + Kepa eta Andriu-ren Showcasea

Larunbata, 20 Azaroa 2021 19:00


Etorri eta anima zaitez #izanezberdin-eko Masterclassean parte hartzera Lohitzunerekin 'Lohi', gogoratzen duzu? “Fama ¡a bailar! 2019” saioan bere burua ezagutzera eman ondoren, ez da gelditu. Gaur egun, Mala Rodriguezen dantza-taldeko kide izateaz gain, eskolak ematen eta dantzari gisa trebatzen jarraitzen du.

Topaketa hau biribiltzeko, Kepak eta Andriuk Showcase akustikoa eskainiko dute.

Iban Garcíak dinamizatu eta moderatuko du topaketa dibertigarri eta parte-hartzailea. Diziplina artistiko hau hurbilagotik ezagutu ahal izango dugu, baita profesionalki horretan jarduteak zer dakarren ere.

Zatoz dantzari eta musikari buruzko jardunaldi dibertigarri hau bizitzera; izan ere, Kutxa Kultur topagune eta eztabaidagune bihurtuko da Gipuzkoako #izanezberdin nerabeentzat.

IvanGarcia

 

2021eko azaroak 20a, larunbata | 19:00
Lekua:Kutxa Kultur. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania

Doako ekitaldia #izanezberdin gazteei zuzenduta (+14 urte)
Beharrezkoa izena ematea. Izena eman HEMEN

211120Masterclass LOHITZUNE 211120 KEPA 211120 Andriu