Txikijazz | Música en familia. OREKA TX Koklea

Igandea, 25 Uztaila 2021 12:00


Txikijazz, Donostiako Jazzaldiak antolatua, familientzako espazio izateko sortu zen eta familiek eta haurrek musikaz, arteaz eta teknologia berriez gozatzeko eta horiekin ikasteko aukera eskaintzea du helburu.

Kutxa Kultur Txikijazzen laguntzailea da eta Musika familian: OREKA TX Koklea ekitaldia eskaintzen du.

  • Harkaitz Martinez de San Vicente (zurezko, harrizko eta banbuzko txalapartak, bidoia)
  • Mikel Ugarte (zurezko, harrizko eta banbuzko txalapartak, bidoia)
  • Mixel Ducau (alboka, zurezko klarinetea, saxo sopranoa)
  • Juanjo Otxandorena (bouzouki)

Koklea du izena Oreka TXen proiektu berriak. Azken urteetan taldeak egin duen ibilbide musikalaren emaitza islatzen da lan honetan. Lengoaia garaikidea ardatz hartuta, berezko estiloan sakondu eta soinu tresna organiko eta naturalak erabiltzen ditu.

Laukote formatuan aurkeztuko dute kontzertua Txikijazzean, txalapartekin egindako ibilbidean zehar osatu dituzten kanta esanguratsuenak izango dira entzungai. Sortu dituzten txalaparta ezberdinak sonoritate propio bat eskaintzen dio taldeari. Soka eta haizezko instrumentuak, txalapartarekin orekan. Jolasa musika bilakatuz.

 

2021eko uztailak 25a, igandea | 12:00
Lekua:Kutxa Kultur. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián

Doako ekitaldia familiei zuzenduta
Izena emateko deitu 943 251919 telefonora (astelehenetik ostiralera 9:00-13:30 | 16:30-20:30)

Txikijazz OrekaTX