Txikijazz | Música en familia 'Swingtronics'

Ostirala, 23 Uztaila 2021 12:00


Txikijazz, Donostiako Jazzaldiak antolatua, familientzako espazio izateko sortu zen eta familiek eta haurrek musikaz, arteaz eta teknologia berriez gozatzeko eta horiekin ikasteko aukera eskaintzea du helburu.

Kutxa Kultur Txikijazzen laguntzailea da eta Musika familian 'Swingtronics' ekitaldia eskaintzen du.

Swingtronics 2018an sortu zen, aurrez hainbat proiektutan lan eginak ziren musikari batzuk elkartu ostean. Talde honek oinarri elektroniko berriagoak gehitzen dizkio swingari, herri musikan ezagunak diren hainbat gai birlantzeko asmoz, baita Jazzeko zenbait estandar ere, lan horiei kutsu moderno, erritmiko eta dibertigarri bat emateko xedearekin.

Txikijazzen, Madonna, Amy Winehouse eta Michael Jackson musikarien klasiko handietan oinarritutako emanaldia eskainiko du Swingtronicsek, Jazz, Bossa eta Swing doinuetara egokituta, besteak beste. Publiko guztientzako kontzertua izango da, giro lasaiarekin hasiko dena, pixkanaka intentsitatea igotzen joateko eta Elektro Swing erritmo zirraragarriekin amaitzeko. Horrela, oinarri elektronikoei esker, jendeak ahaleginak egin beharko ditu zutik ez jartzeko eta dantzan ez hasteko.

Kideak

  • Joseba Aparicio, tronpeta, gitarra
  • Eider Saratsaga, ahotsa
  • Germán Ulacia, pianoa
  • Ibon Jordan, bateria
  • Iñigo Fernández, saxoa, klarinetea

2021eko uztailak 23a, ostirala | 12:00
Lekua:Kutxa Kultur. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián

Doako ekitaldia familiei zuzenduta
Izena emateko deitu 943 251919 telefonora (astelehenetik ostiralera 9:00-13:30 | 16:30-20:30)

Txikijazz Swingtronics