Alos Quartet | 20 urte

Larunbata, 12 Ekaina 2021 19:00


Alos Quartetek 1999an ematen ditu lehen pausoak. Musika klasiko naiz modernoan esperientzi zabaleko musikariek osatzen dute.

Kideak

  • Xabier Zeberio: Nyckelharpa, biolina
  • Francisco Herrero: biolina
  • Lorena Nuñez : biola
  • Iva Carmona : celloa

Taldearen errepertorioa, gehienbat Xabier Zerberioren sorkuntzek osatzen dute, eta harizko laukoteko formatutik abiatuta, gaur egungo musikaren esparru anitzak arakatzen ditu ikuspuntu berri bat eskainiz, estilo ezberdinen uretan aurreiritzirik gabe eta naturaltasunez murgilduz.

Sorreratik hona, grabaketa eta kontzertu zerrenda luzea osatu du taldeak. Hala nola; Dulce Pontes , Kepa Junkera, Oskorri, Silvio Rodriguez, Benito Lertxundi, Carlos Nuñez, Oreka TX, Ken Zazpi, Esne Beltza, La Buena Vida, Los Piratas, Bide Ertzean, Angel Unzu etabar.

Hainbat filmetako soinu bandak ere grabatu ditu. Besteak beste 2021eko musika onenaren Goya saria eskuratu berri duen “Akelarre” pelikulako soinu banda grabaketu duelarik.

2020ko udazkenen, Alos Quartetek bere XX. urteurrena ospatzeko zuzeneko diska berria kaleratu du eta bira zabal bati hasera eman dio.

 

2021eko ekainaren 12a, larunbata | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Terraza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián

Sarrera aldez aurretik: 12 €. 
Sarrerak erosi
Sarrera leihatilan: 15 € (Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.


KutxaKulturGauak2021 AlosQuartet