Elixabet Perdiguero «ELI-two» | Artea zuzenean

01 Ekaina 2021 16:30 – 29 Ekaina 2021 19:30


"Txikia nintzenetik, arkatz edo errotuladore, paper, koaderno edota gainean margotu nezakeen edozer gauza beti nuen eskura.

Harrezkero, nire lengoaia lantzen eta aurkitzen joan naiz, bai margolanetan eta baita moda munduan ere, nire lanbidean. Era intuitiboan, lerro bakoitzaren esentzia bilatzen dut, formen arteko oreka sortzeko. Lerroaren garrantziaz gain, koloreen arteko elkarrizketak eratuz, sentsazio kromatikoak sortzeak elikatzen du nire lana.

Teknika konbinatuak lantzen ditut, bai eskuz (gouache, pastel, olio, akriliko, arkatz…) baita era digitalean ere. Material bakoitzaren ezberdintasun eta ezaugarri bereziak aprobetxatzea aberasgarria da niretzat, nahi dudan ideia komunikatzeko, eta, batez ere, esperimentatu eta ikasteko, unibertso berri bat eraikitzen dudan heinean.

(Con)tacto duela hilabete batzuk egiten hasi naizen margolan-sail bat da, eta egonaldi honetan garatzen jarraituko dudana. Hau, gorputzen arteko komunikazioan, besarkada baten berotasunean eta ukimenaren leuntasunean inspiratuta dagoen margolan-saila da; une honetan, inoiz baino gehiago, behar dugun kontaktuan, hain zuzen ere."

(Elixabet Perdiguero «ELI-two»)

 

2021eko ekainaren 1etik 29ra
Ordutegia: 
astearteak, ostiralak eta larunbatak, 16:30 > 19:30
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera librea

Harremana:

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. | www.eli-two.com | @eli__two

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.


EliTwo arteVivo   EliTwo arteVivo2