Panpina | Erika Olaizola

Ostirala, 18 Ekaina 2021 19:00


Makillajez estaltzen dut aurpegia, besteek ikus nazaten.

Panpina da nire maskara. Aurpegiaren azpian dut gordeta aurpegia.

Sinopsia: Erika Rooibos aktore ospetsua da. Gaur bere publiko guztia gonbidatu du antzoki honetara: iritsi da mundu guztiaren aurrean egia esateko momentua. Gaur, lehen aldiz, Erika Rooibos-ek maitasuna egingo du bere itzalarekin.

Aktorea: Erika Olaizola
Konpainia: Kamikaz kolektiboa

 

2021eko ekainaren 18a, ostirala | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Terraza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: euskara

Sarrera aldez aurretik: 3 €. 
Sarrerak erosi

Sarrera leihatilan: 5 €
 (Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.


Panpina