Eraikuntza espazioan. Etxe bat Ilargian

Ostirala, 04 Ekaina 2021 18:30


Hitzaldi honetan, gaur egun espazioan habitatak eraikitzeko dauden ekimenak aurkeztuko dira, zertarako diren eta zer arazo konpondu behar dituzten azalduz.

Horretarako garatzen ari diren teknologiak erakutsiko dira, eta, bereziki, TECNALIA espazioaren eraikuntzarako eta esploraziorako eta in situ balabideen erauzketarako garatzen ari diren teknologiak azpimarratuko dira . Eraikuntzako espazio-teknologiek Lurreko aplikazioetarako berrikuntza nola ekartzen duten azalduko da, eta alderantziz.

Habitat espazial bat kokaleku iraunkor gisa eraikitako espazio-estazio bat da, igarotze-estazio edo beste instalazio espezializatu baten ordez.

 

2021eko ekainaren 4a, ostirala | 18:30
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
Hizkuntza: gazteleraz

Hizlaria: Jesús Marcos Olaya

JesusMarcosOlaya

Jesús Marcos Olaya Materialen Zientzietan lizentziatua, MBA Espazio Ingeniaritzan eta Tecnaliako Merkatu Espazioko zuzendaria da.
Gainera, EHUko Espazioko Zientzia eta Teknologien Masterreko irakaslea da eta 30 urte daramatza proiektu espazialen zuzendaritzan ESA eta NASA-rekin batera.


Doako Hitzaldia. Beharrezkoa da izena ematea. Edukiera mugatua.
Informazioa eta izen emateak

Eureka! Zientzia Museoa

Mikeletegi Pasealekua, 45. 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  ¦  www.eurekamuseoa.eus


Jarraitu hemen zuzenean

210604 Habitat lunar