Zine tailerra | Foley teknika

Larunbata, 28 Abuztua 2021 19:00


Zure pelikula gogokoenetako soinu-efektuak nola egin diren jakin nahi? Zuk zeuk egitera animatuko al zinateke? Badakizu nola? Zatoz soinuaren magia deskubritzera gure Foley tailerrean.

Foley – teknikaren bidez, sekuentzia batean agertzen diren pertsonaia edota objetu orok sortuko lituzketen soinuak birsortzen dira, eta horretarako pentsatu baino irudimen handiagoa behar da. Zinemagintzaren prozesu dibertigarri eta kuttunenetakoa izan daiteke.

Oso gutxitan erreparatzen bait zaio filme baten soinuari. Beti irudia lehenesten da baina hein handi batean, istorioaren sinesgarritasuna soinuaren dimentsioan oinarritzen da. Tailer honetan, partehartzaileek animaziozko filme baten soinu-efektuak nola sortzen diren deskubrituko dute eta berezko soinu-banda osatuko dute. Horretarako, tramankulu desberdinak erabiliko ditugu bai eta soinu-edizio programa bat nola erabiltzen den ere.

Kutxa Kultur Enea komunitateko Pixelatu-rekin egingo dugu tailerra.

 

2021eko abuztuak 28a, larunbata | 19:00
Lekua:Kutxa Kultur. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: euskara

#izanezberdin gazteentzako (+14 urte) doako ekitaldia
Beharrezkoa izena ematea.
Izenemateak maiatzaren 6tik aurrera. Izena eman HEMEN

FOLEY taller cine