Ikertze | 30. urteurrena 1991-2021

29 Apirila 2021 09:00 – 27 Ekaina 2021 21:00


"Badago teknika bat haurra estetikoki hezteko, artea -arte osoa eta arte guztiak- egungo artetik ulertzen irakasteko. Sortzaile gisa artelanean aktiboki parte hartzen irakatsiz lortzen da hori: musikan, margolaritzan, eskulturan, haurrak sortzen jolastu eta inprobisatuz. Inprobisatzen irakastea aurkitzen, ulertzen ikastea da. Horrelako emaitza beti da topaketa bat”. (Jorge Oteiza)

Ongietorri Ikertze kultura-elkartearen 30 urteko bidaiara.

“Ikertze ikerketa-zentro bat da. Haurraren zentro bat, non artetik sentitzeko beraien gaitasuna estimulatzen den. Tailerrak jolas-guneak dira, eta materialak, teknika eta joko-arauak inprobisazioaren zerbitzura daude gune horietan". (Zuriñe Adrada - Ikertze-ren sortzailea)

Erakusketan aurrera egin ahala, urteotan guztiotan egiten ari garena ezagutuko duzu, baina, sarrera gisa, honako hau esango dizugu: artearekin eta Filosofiarekin lan egiten dugu, esperimentazioaren eta hausnarketaren bidez, banaka zein taldeka, ikasten lagunduko dieten programak eta jolasak sortuz, bizikidetza on batean beharrezkoak diren trebetasunak praktikan jarriz.

 

2021eko apirilaren 29tik ekainnaren 27ra
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián
Tabakaleraren ordutegia
Sartzea doan

Harremanetarako
ikertze.org | Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. | Facebook-a | Instagram-a

Ikertze30urteurrena