DEShecho REhecho. Moda jasangarria

29 Apirila 2021 09:00 – 08 Ekaina 2021 21:00


Tytti Thusberg-ek ematen duen upcycling, supra birziklatze tailerrean, Kutxa Kultur Modako diseinatzaileek beren sorkuntzak egin dituzte, DESegindako ehunkiak erabiliz.

Bakoitza bere estiloari leial izan zaio, eta formak eta irtenbideak bilatu ditu senez. BERregindako diseinu bat egin dute, bazterturiko materialari aukera berri bat emanez horrela.

Instalazioan Mendebaldeko gure kulturan nagusi den ehunki-xahuketa eta DESegindako jantziak artistikoki irudikatzen saiatzen dira.

Gure kontsumo-eredua BIRpentsatzeko eta ekiteko garaia da; izan ere, ehungintza da bigarren industria kutsatzaileena, eta aireko eta itsasoko trafikoek elkartuta baino emisio gehiago sortzen ditu. Kasurik gehienetan, gainera, langileen eta lan egiten duten instalazioen egoera oso txarra nabarmentzen da.

 

Erakusketa
2021eko apirilaren 29tik ekainaren 8ra

Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián
Tabakaleraren ordutegia
Sartzea doan

Donostiako Emaus Gizarte Fundazioa eta Skunk Funk marka izan ditugu bidelagun, eta desegindako beren materiala eman digute gure diseinatzaileek libreki erabiltzeko

DESegin BERegin KutxaKulturModa2021 2

DESegin BERegin KutxaKulturModa2021 3   DESegin BERegin KutxaKulturModa2021 6